2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

6. Saio Teorikoa

Lehenengo taldeak gaur egungo gizarteari buruz hitz egin du IKT-ak ezinbestekoak dira gizarte horretan, baina nahiko berria denez aurreko hamarkadak oraindik ez daude guztiz sartuta kontu horretan. Hau da, gurasoek oraindik ez dituzte oso ondo kontrolatzen IKT-ak, baina haien seme-alabek, aldiz bai. Hori arriskutsua izan daiteke eta beraz, kontrolatu beharra dagoHurrengo taldeak, bigarrenak, IKT-ek eskolan zer nolako eragina duten aztertu dute. Gizarte aldakor honetan, eskolak horrekin aldatu beharko litzatekeen erakundea da eta horretarako klaseetan hainbat tresna eta aplikazio sar litzake. Hirugarren taldeak, bere aldetik, hezkuntzaren historia hurbilean egondako lege eta txosten asko aztertu dituzte. Txosten horietan, irakasleek eta ikasleek IKT-en inguruan izan beharko lituzketen gaitasunak edo trebeziak aipatzen dira, nire ustez praktikan hori ez da lortzen. Laugarren taldeak Web 2.0-ri buruz hitz egin du eta nahiko gai interesgarria iruditu zait.Eskolarako erabilgarriak izan daitekeen plataforma, aplikazio, tresna, etab. asko daude baina horik kontu handiz erabili beharko lirateke oso arriskutsuak izan baitaitezke. Laugarren taldeak ere Eskola 2.0 gaia jorratu du. Haiek aipatutakoari jarraituz klasean ordenagailuak izatea ez da nahikoa, horien erabilera egokia eta aberasgarria bermatu behar baita. Horretarako, hainbat baliabide aurki ditzakegu sarean Hurrengo taldeak, hau da bosgarren taldeak Web 2.0-ri buruz hitz egin du, hori ere gehiagotan entzun izan dut. Sigarren taldeak, berriz ere, konpetentzia digitalari buruz hitz egin digu. Teknologia berriak gure gizartea markatu egin dute, horiek dira aurreko belaunaldiengandik bereizten gaituen faktoreetariko bat eta eskolan horren islada egon beharko litzateke. Zazpigarren taldearen aurkezpena etorri da. eta goian aipatutako gai beraz hitz egin dute. Eskola XIX. mendeko ezaugarrietara moldatu beharko litzatekeela eta eskola tradizionala alde batera utzi. Horretarako guztiz beharrezkoa egiten da IKT-en erabilera.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina